Hasteko, 'The Ghost Writer'

Hasteko, 'The Ghost Writer' https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hasteko-the-ghost-writer/@@download/image/20109176009The-Ghost-Writer-2.jpg
2012/12/13
berria
Gaur gauean hasiko da Donostiako Zinemaldia, The Ghost Writer filmarekin. Roman Polanski zuzendariaren thriller-ak Fripesci saria jasoko du. Ewan Mcgregor eta Pierce Brosnan dira aktore nagusiak.

Pierce Brosnan AEBetan bizi den Britain Handiko lehen ministroaren larruan ari da, eta Ean McGregorrek, bere aldetik, haren memoriak osatu behar dituen idazlearena egiten du. Olivia Williamsek Brosnanen pertsonaiaren emaztearen rola jokatzen du eta berak jasoko du gaur saria. Tom Wilkinson beteranoak ere parte hartzen du pelikulan.

Bestalde, aurtengo izarrik nagusia, Julia Roberts, igandean iritsiko da Donostiara. Astelehenean, Eat, pray, love bere film berria aurkeztuko du, Javier Bardemekin batera.