Haruntzago

Pop munduaren kostaldera zertxobait hurbildu da lau lagunen boskotea (Eider Saratsaga abeslari eta perkusio jotzailea batu zaie) Haruntzago izeneko lan berrian. Hamabi abesti propio eta Lee Hazlewooden bertsio eder batekin osatu dute taldearen hirugarren diskoa. Esan bezala, pop nahiz folk-rock ukitu gozoak ditu, baina swing, blues eta soul arima galdu gabe. Aipatzekoak dira Juanra Madariagaren testuak, eta Carlos Jover armonika jotzaileak eta Gorka Benitez saxo jotzaileak egindako lana. Ona.