Hartzaro Jaialdiak bihar abiatuko ditu Uztaritzeko Ihauteriak

Hartzaro Jaialdiak bihar abiatuko ditu Uztaritzeko Ihauteriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hartzaro-jaialdiak-bihar-abiatuko-ditu-uztaritzeko-ihauteriak/@@download/image/2012292717hartzaroburrunkarrika.jpg
2012/12/13
berria
Hartzaro Jaialdiak bihar abiatuko ditu Uztaritzeko Ihauteriak
Dagoeneko abiatu dira Euskal Herriko hainbat herrietako ihauteri ospakizunak eta bihar Uztaritzen txanda izango da. Urtero bezala, Hartzaro Festibala iritsiko da aurtengo ihauteriak iragartzera.


Hartzaro Festibalaren 16. edizioa izango da aurtengoa, eta bihartik –otsailak 10– hasi eta hilak 21a bitarte luzatuko dira ospakizunak. Bihar abiatuko den edizio berrian, perkusia izango da protgaonista, Errobiko Kaskarotak elkartearen eskutik.
Ekitaldi aipagarrienetako bat, datorren astean, hilak 18an izango da, Hiruburuko txalapartariak, Itureneko joaldunak, Donostiako Haritza Danborradak, Amorenaren Burrunkarrika sorkuntza berriak, Oiartzungo Zo-zongo txarangak, Aragoitiko Tambores de Teruel taldeak eta Afrikako perekusioak parte hartuko duten ekitaldia, hain zuzen ere.
Ihauteri ospakizunen harira, Thierry Truffaut Bainoako antropologoak, Barandiaran Fundazioaren bitartez, Lapurdiko ihauterien eta negu ohituren inguruko liburua publikatu berri du hiru DVD berrirekin batera, azken 33 urtetan egindako ikerketa biltzen duena.