Hartz zuriak lorez betetako zelaietan

Hartz zuriak lorez betetako zelaietan Maiz, hartz zuriak kolore zuriko izotzezko geruza zabal baten gainean irudikatzen ditugu. Poloetara ere uda iristen da, ordea, eta zenbaitetan inguru guztia berdetzen du. Zer egiten dute izotzik gabeko une horietan hartz zuriek? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hartz-zuriak-lorez-betetako-zelaietan/@@download/image/KXTWVRZHLVEX5MMCMPJHE3MZME.jpg
2022/09/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Maiz, hartz zuriak kolore zuriko izotzezko geruza zabal baten gainean irudikatzen ditugu. Poloetara ere uda iristen da, ordea, eta zenbaitetan inguru guztia berdetzen du. Zer egiten dute izotzik gabeko une horietan hartz zuriek?
Hartz zuriak lorez betetako zelaietan

Galdera honi erantzuna eman nahi izan dio Martin Gregus argazkilariak eta bidean samurtasuna topatu du. Gregusek bidaia luzea hasi zuen hartz zuriek udan egiten duena jakin ahal izateko. Uste zuena baino egoera pozgarriagoa topatu zuen. Itxaropen zantzuak topatu zituen. Osasun betean zeuden hartz zuriak liliz betetako Artikoko zelaietan lotan. Hain justu, hori izan da argazkilariaren helburua, Lurreko harrapakaririk handiena beste egoeretan erakustea. 



Oso gutxitan dokumentatu diren jokabideen testigu izan zen. Hartz zuriak zelai berdeetan bazkatzen behatu zituen edota enara kumeak ehizatzen. Hala ere, irudi samurrak harrapatu bazituen ere, ez da ahaztu behar Artikoko beste eskualde asotan hartz zuriak gosez hiltzen ari direla.

Krisi klimatikoa urtetik urtera gogorragoa da eta uda bakoitzean izotz kopurua murriztuz doa. Horregatik hartz zuriak gizakiak populatutako zenbait komunitateetara hurbildu dira ahoratzeko edozeren bila.

Alabaina, Gregusek bisitatutako eskualdean krisia oraindik ez da nabari. Argazkilariak aukera izan zuen hartz zuriek udan zuten jokabidea behatu ahal izateko. Dirudienez hartz talde hau osasuntsu dago eta sasoi berdeaz, neguaz bezain beste gozatzen du.