Hartz zuriak 2100. urterako desagertuko dira

Izotzaren urtzeak, klima aldaketaren erruz, itsas txakurrak ehizatzeko denbora murrizten ari zaielako hauek eurern elikadura iturri nagusi izanik.... Halaxe dio Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako txosten batek. Ezin dute nahikoa ehizatu bizirik mantendu ahal izateko.
Zientzialarien ustez, barauri hartzek geroz eta denbora gehiago egiten dute berriz ere ura izozten hasi aurretik, eta ez dira behar bezala elikatzen. Egungo joerak jarraitzen baldin badu hartz zuriak hemendik 80 urtera desagertuta egongo dira. Izan ere, Artikoa planetako beste lekuak baino bi aldiz azkarrago ari da berotzen eta honen eraginez ezingo dute biziraun.
Gizakia berotegi efektua apur bat mugatzeko gauza balitz ere, ez luke lortuko hartzak salbatzea. Besterik gabe, atzeratu egingo luke hauek desagerpena. Hartz zuriak milioi bat urte egon dira Lurrean, baina bere habitataren galera hain azkarrari ezin egokitu dabiltza. Espezie hau klima aldaketaren ondorioen adibide zuzen, zehatz eta lazgarria da.