Hartu parte autobus zerbitzua hobetzeko azken bileretan

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko autobus zerbitzua hobetzeko prozesua jarri zuen martxan iaz. Uneotan hirugarren fasea osatzen ari dira, alegia, talde teknikoa herritarren lehen proposamenak nola txertatu azaltzen ari da herriz herri. Hartu parte azken saioetan!
Iragan urrian abiatu zuten Herritarrekin martxan ekimena, Gipuzkoako autobus zerbitzua hobetzea helburu duen prozesua. Horretarako, herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak saileko arduradunek, eta beraz, lau fasetan banatutako ibilbidea jarri zuten martxan. Lehenengoan auzotarrekin egin zituzten bilerak, herriz herri, eta berauetan jasotako proposamen eta aholkuak talde teknikoari helarazi zizkioten ondoren. Otsailera bitarte, iradokizun horiek eguneroko zerbitzuetan nola aplikatu aztertu zuten adituek, eta bigarren fasea amaitzeko, txosten batean bildu zituzten.
Uneotan, beraz, hirugarren fasean murgilduta daude. Martxoaren 15ean hasi ziren, eta apirilaren 15era bitarte, herriz herri txosten hori aurkezten ari diran, herritarren iritziak berriz ere jaso eta azken aldaketei lekua egiteko.
Hona hemen azken bileren egutegia:
Apirilak 8, asteartea: 18:30ean Mutrikun
Apirilak 9, asteazkena: 18:30ean Azkoitian eta Lasarten.
Apirilak 10, osteguna: 18:30ean Elgoibar eta Hernanin.
Beraz, zuk ere zure herriko edo lurralde osoko garraio zerbitzu publikoaren inguruan ekarpenen bat egin nahi baduzu, hauxe duzu aukera. Urte amaierarako, proposamen guztiak jaso eta behin betiko txostena osatuko dute, zerbitzu berria funtzionatzen has dadin.