Hartu artaziak

Hartu artaziak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hartu-artaziak/@@download/image/2010714157udane_1362089688.jpg
2010/07/02
elkarrizketa
Udane Goikoetxea
Hartu artaziak
Drogatzen gara egunero. Eta gero eta gehiago. "Drogarik gabe atsedenikez" kanpainaz oroitu naiz bat batean, edozein goizetan, gosaltzekoorduan, bere segundo eta guztikoan.


Ze penagarria
ez dago amapolarik
drogatzen naiz
Goizero
goiz albako ogiak
ditu, baditu
amapola haziak

Eta diot, drogak behar ditugu zoriontsu izateko? Bai, esan lasai, berriro topiko tipiko berberak idaztera dator hau… drogak… uf.

Kontua da ni amapolekin drogatzen naizela goizero eta, aitortzen dut.Goizeroko ogi zatiak amapola hazi beltz txikiak dauzka… eta esangenezake droga ere badela, ezen hartzen ez dudanean goiza ez baitaberbera. Oraingoan ez dut kafeaz, kafeez hitz egingo. Hartu egingo dut…

Tabakoaren legea edo gogoratu dudan kanpaina gehi amapolak dira gaurkoburutapenaren oinarria. Eta oinarriaren gorputza drogak dira. Batzutan,ez zait axola nork zer egiten duen, baina azken aldian ez dakit,barruan ukitzen nau norbait drogatzen edo drogatuta ikusteak. Barruansortzen zaidan itauna konpartitu nahiko nuke… zoriontsu egiten al dudrogak, drogatzeak. Itauna da ze, nik ez dakit erantzuna. Edo, akaso,zoriontasunerako bidea erakusten duen mozorrotutako otsoa dira drogak.Hau ere itauna da ze, nik ez dakit erantzuna.
Eta hitzak hitza dakarrenez hausnar dezagun zoriontasunaz une labur batez.
Zerk pozten gaitu bada? Nik ez dut zerrendarik egiten. Bitarteka zeuk ere pozten nauzula, esan dezaket.

Zerrenda eginez gero, baliteke ezabatu eta zerrenda berria egin behar izatea, eta horrela zerrendak eta zerrendak...

Pozten nau letrak irakurtzeak, irakurketak idaztea ekartzeak, esan dezaket. Eta alderantziz.

Edo adierazi dezaket, pozten nauela metroko sarreran besarkadakbanatzen zabiltzala imajinatzeak, sartu eta irten ibiliko nintzateke...

Baina, hori ez da oraingoan darabilgun gaia.     
Pozten nau egunerokoak, sinpleenak,
irudimenezko helmuga konplexuak.
Egunaren kroasan formak.

Eta batez ere, poztuko ninduke, poztasunaren poztasunaz poza bera ereezin deskribatu izateak. Ahazteak, terminoa hiztegitik ezabatzeak,artaziz mozteak.
Eta horrekin batera ezabatuko nuke droga terminoa bere adiera, jokaera eta guzti.