Harry Potterren oinordekoa
 
  Azti txikiaren azken istorioa, Harry Potter and the Deathly Hallows, bi filmetan plazaratuko da; 2010ean lehena eta 2011n azkena. Gauzak horrela, Warner Bros ekoizpen-etxeak hurrengo literatura fenomenoa izango omen denaren eskubideak erosi ditu. Beautiful Creatures du izenburua eta naturaz gaindiko ahalmenak dituen nerabe baten istorioa kontatzen du. 
                  
                
              
 
                           
                          