Harry Potter and the Deathly Hallows: Part II

Gaztetxoenei zuzendutako saga literariorik arrakastatsuena heldu da azken orrialdera zinean ere. Milioika irakurlek jakin badakite nola amaitzen den Harry Potterren eta Lord Voldemorten arteko azken borroka. Orain, pantaila handian ikusi ahal izango dute, lehenengoz hiru dimentsiotan. Azken eleberria bi filmetan banatuta egonik, ezinbestekoa da aurreko filma ikusita izatea. Guztien artean ilunena.