HARROTASUNAREN BANDERA BERRITU EGIN DA INKLUSIBOAGOA IZATEKO

HARROTASUNAREN BANDERA BERRITU EGIN DA INKLUSIBOAGOA IZATEKO Valentino Vecchietti-k sortu du diseinua Erresuma Batuko Intersex Equiality Rights erakundearekin elkarlanean, eta pertsona intersexualak ordezkatuak azaltzen dira bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harrotasunaren-bandera-berritu-egin-da-inklusiboagoa-izateko/@@download/image/redisenan-nueva-bandera-lgbt-progress-pride-intesexuales-3.jpg
2021/06/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Valentino Vecchietti-k sortu du diseinua Erresuma Batuko Intersex Equiality Rights erakundearekin elkarlanean, eta pertsona intersexualak ordezkatuak azaltzen dira bertan.
HARROTASUNAREN BANDERA BERRITU EGIN DA INKLUSIBOAGOA IZATEKO

Ekaina Harrotasunaren hilabetea da, eta aurten LGTBIQ+ banderak eguneraketa berri bat izango du. 1978. urtetik komunitate hau ordezkatzen duen ortzadarrak hainbat identitate eta lehentasun sexualen sinboloak barneratu ditu. Intersexualak izan dira azkenak bertan txertatzen. Intersexualen bandera 2013an sortu zen eta Harrotasunaren banderara 2021 honetan gehitu da.

Intersex Equality Rights UK erakundeak hauxe adierazi du: "Gure helburua bandera honekin intersexualek inklusibitatea sortzea eta haztea da, ikusi beharra ditugu eta. Ulertzen dugu, nahi gabe omisioak egin izana egunerakera honetan, besterik gabe ezjakintasunagatik izan da. Jakin ezazu beti egongo garela eskertuak bere jakintza gure partekatu nahi duenarekiko".

Diseinua Valentino Vecchietti-rena da, britainiar erakundearekin elkarlanean. Honela, bandera inklusiboagoa sortu dute komunitate guztien sinboloen barruan sinbolo hori txertatuz. Ortzadarri orain beraz, zirkulu more bat barruan duen hiruki hori bat gehitu zaio. 

"Gure sare sozialetan bandera hau argitaratu dugunetik, pertsona interesexualek eta munduko aliatuek adierazi digute poztu egin direla intersexualen inklusioa Harrotasunaren banderan ikustean. Grafikoa partekatu dugu nahi duen guztiak modu askean erabili dezan", azaldu du Intersex Equiality Rights UK-ek. 

Honela beraz, ziur Harrotasunaren egunean, ekainaren 25ean, munduko leku askotan ikusiko dugula maitatzeko modu ezberdinak ordezkatzen dituen bandera berri hau ere.