Harri eta bero, zu ikusiz gero; aizak moreno, hi haiz todoterreno...

Harri eta bero, zu ikusiz gero; aizak moreno, hi haiz todoterreno... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harri-eta-bero-zu-ikusiz-gero-aizak-moreno-hi-haiz-todoterreno/@@download/image/20104228640Loreak.jpg
2012/12/13
berria
Harri eta bero, zu ikusiz gero; aizak moreno, hi haiz todoterreno...
Ordiziko Euskara Zerbitzuak VI. Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketaren sariak banatu ditu. A kategorian, Oihana Aldasorok eskuratu du lehen saria: Zure ezpainei zerbait falta zaie, nireak ote? Uxue Castellanori eman diote bigarren saria: Horrelako gorputza ikusita...zein ez masajista?
B kategorian, bestalde, Jone Garmendiarenak eskuratu du sari nagusia: Ene kuttun, sorgindu naun lehen ukittun! eta Beñat Irastorzarenak, bigarrena: Orkliko berogailuak negoziorik gabe utziko dituzu martxa honetan...
GAZTEZULOren aipamen berezia Mikel Aizpuruarentzat izan da: Harri eta bero, zu ikusiz gero
Ikusi beste piropo guztiak...

-Berdin zait oka ala partxis, zurekin jolastuko nuke nik
-Zure begiek eta irriak egiten dute errazagoa nire bizitza
-Zu jarabe bazina, ni beti gaixo
-Zeruan izarrak mila, baina zu bezalakorik badira?
-Zure odola izan nahi nuke, zure bihotzean sartzeko
-Arropa markarik onena: ZURE AZALA
-Ene! Dettu poliziari hain gorputz ederra izatea delitua da-ta
-Zu = Nire irria, nire ametsa                    
-Zuk duzuna? Beste inork ez duena   
-Erreala bezala, zu ere primerakoa zara
-Nire pinpilinpauxa, bizitzen jarraitzeko kausa
-Zarena zarelako zaitut nik gogoko
-Hi haiz hi, artelana!
-Zu zara nire xake partidako erregina
-Berak hiru errege, nik zu bezalako erreginarekin HORDAGO!
-Nire odola bor-bor, zu zaudenean hor
-Zu arkatza, ni orria, guretzat piropoen saria.
-Dedio, zu bai etxerako modukoa!
-Zuk duzu, bai, atezainik gabeko oskola, nik sartzeko erdi-erditik sekulako gola!
-Galduta nago. Aurki nazazu !
-Aizak moreno: hi haiz todoterreno!
-Eta aingerurik ez omen dago...