Harresi ezagunenetakoa

Harresi ezagunenetakoa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Harresi ezagunenetakoa
Newcastle eta Carlisle artean dago Adrianoren harresia deiturikoa, Britaina Handiko monumenturik ezagunenetakoa. Solwayko golkotik Tyne ibaiko estuariora doan harresia erromatar inperioaren baitan eraiki zuen Adriano enperadoreak 122 eta 132 urteen artean. 135 kilometro pasatxo ditu, eta Unescok 1987an Gizadiaren Ondare izendatu zuen. Milaka bisitari izaten ditu urtean; hainbat ibilbide egin daitezke, oinez zein bizikletaz. Harresi guztiari buelta emateko sei egun inguru behar dira, eta bertakoek gomendatzen dutenez, bisitatzeko urteko sasoirik onena udazkena da.