Harold

Sei urtez estudioko lan berririk atera gabe pasatu eta gero, Iruñeko taldeak 15 abestiz osatutako disko mardula kaleratu du. Euren ohiko bidean, NOFX eta Bad Religionen ildoko Kaliforniako hardcore melodikoaren topiko guztiak betetzen dituzten abestiak ekarri dizkigute. Beste erritmo batzuekin ere egin dute jolas, eta hortaz, diskoa ez da errepikakorra egiten. Hitz gehienak gaur egun amorrarazten gaituzten gaien inguruan landu dituzten arren, umoreari eta bizipenei ere egin diete tartea. Taldearen esperientziari eta Iker Piedrafitaren lanari esker, soinu aldetik kalitate bikaina lortu dute, berritasun aldetik azaleko umearen harridura aurpegia nekez jarriko dugun arren.