Harkaitz Zubiri eta Kattalin Miner literaturaz Intxaurrondon
Bi idazle gazteen lana zuzenean ezagutzeko aukera duzu Intxaurrondoko Kultur Elkartean.

Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkartearen eskutik, aurtengo Literatura plazara jarduerak bi gonbidatu izango ditu; Kattalin Miner eta Harkaitz Zubiri. Idazle gazteek beren liburuen berri emango dute, eta egungo errealitatearen bueltan egiten dituzten irakurketez arituko dira.
Hauek dira datak: urtarrilaren 25ean, Etxekalte liburuaz ariko da Harkaitz Zubiri; eta, otsailaren 22an, Nola heldu naiz ni honaino lanaz jardungo da Kattalin Miner. Intxaurrondo kultur etxean egingo dituzte saioak, 19:00etan, eta Iratxe Retolazak gidatuko ditu. Sarrera librea izango da; liburuak irakurri ez badituzu ere, animatu!