'Handia’, Forqué saria eskuratzeko bidean

'Handia’, Forqué saria eskuratzeko bidean Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma Jose María Forqué saria eskuratzeko hautagaia da, fikziozko edo animaziozko film onenaren kategorian eta Hezkuntza Balioen Zinema kategorian. Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 13an egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/handia2019-forque-saria-eskuratzeko-bidean/@@download/image/12.jpg
2017/12/05
berria
Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma Jose María Forqué saria eskuratzeko hautagaia da, fikziozko edo animaziozko film onenaren kategorian eta Hezkuntza Balioen Zinema kategorian. Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 13an egingo dute.
'Handia’, Forqué saria eskuratzeko bidean

EGEDA Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak banatutako Jose María Forqué saria eskuratzeko bidean da Garaño eta Arregiren Handia filma. Lau lehiakide izango ditu: Pablo Bergerren Abracadabra komedia, Manuel Martín Cuencak Donostia Zinemaldian estreinatu zuen El autor drama, Isabel Coixeten La librería egokitzapena, eta Estiu 1993 katalana. Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 13an egingo dute; ordura arte itxaron beharko dugu saritu duten jakiteko.

 

Erraldoia izaten ari da Handiaren ibilbidea; 90.000tik gora ikusle lortu ditu asteburuan filmak, eta horrekin batera heldu da Forqué sarietarako hautagaitza. Lorpen ederra da, euskarazko film bat proposatzen duten aurreneko aldia baita. Zorionak!