'Handia' Netflixen
Moriarti films-en lan sarituak sorpresa berri bat eman digu, eta aurtengo maiatzetik aurrera ikusgai izango da plataforma digitalean.

Irabazitako sari mordoaren ondoren oraindik Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma ikusi ez baduzu, lasai; Moriarti ekoiztetxekoek aukera berri bat emango dizute. Hain zuzen, guztion etxeetara iritsiko da Handia, Netflix plataformari esker.
Maiatzean estreinatuko dute plataforman, baina Netflixek filma egin baino lehenago erosi zuen Handia. Erosketa horri esker, pelikularen aurrekontua inoiz euskarazko film batek eduki duen handiena izan da.
Hala, plataformak lehen aldiz babestu eta argitaratuko du euskaraz ekoitzitako film bat; euskarazko lanek zabalkunderako bide berri bat topatu ote dute?