Hanburgesa begetalen azkena?

Hanburgesa begetalen azkena? Europako Batasunak produktu begano eta begetarianoen terminologia aldatu nahi du; esan agur arrautz, hirugihar eta txuleta beganoei! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hanburgesa-begetalen-azkena/@@download/image/vegan.jpg
2019/05/27
berria

Ane Urrutikotexea @aneurruti

Europako Batasunak produktu begano eta begetarianoen terminologia aldatu nahi du; esan agur arrautz, hirugihar eta txuleta beganoei!
Hanburgesa begetalen azkena?

Geroz eta gehiago dira bizimodu begetarioano edota beganoa aukeratzen dutenak, eta ondorioz, merkatua kolektibo horien beharrak asetzeko moldatu da. Hala, produktu veggie-ak modan daude; horien artean topatu ditzakegu, esate baterako, hanburgesa beganoak, hirugihar beganoa, arrautz beganoak, xerra beganoa, txuleta beganoa, esne beganoa... eta horrela, animali produktuei erreferentzia egin arren animali produktuekin zer ikusirik ez duten ehunka produktu begano.

Dena den, produktu hauen izenak laster aldatuko dira halabeharrez; halaxe nahi du Europako Batasunak. Ez du begi onez ikusten animalirik erabili gabe animaliei erreferentzia egiten dioten elikagai hauen terminologia, eta aldaketa behartuko du lege berri batekin. Legea oraindik ez da aurrera atera, baina onartzen badute, hanburguesa beganoen ordez disko edota zilindro beganoak dira proposatu dituzten izenak.

Noski, Proveg bezalako elkarte beganoek protesta egin dute, terminologia berriak ez duelako janari erreferentzia egokiena bermatzen. Hain zuzen, Frantzian atera zuten antzeko lege bat, produktu beganoei debekatuz esnea, gurina, gazta edota jogurta hitzak erabiltzea. Horren ordez, soja zukua bezalako terminologia erabiltzen hasi ziren, arrakasta handiarekin.