Hamar urte, mila esker

Hamar urte, mila esker https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-urte-mila-esker/@@download/image/20101192681esne_beltza_1_3.jpg
2012/12/13
berria
Hamar urte, mila esker
GAZTEZULOren hamar urteurrena ospatu genuen Bilboko Kafe Antzokian. Egoitz Lasa aktoreak aurkeztu zuen jaia, Gorka Urbizurekin GAZTEZULO SARIAren karietara grabaturiko bideoa proiektatu genuen, Esne Beltza musika taldeak dantzan jarri zituen aretoa lepo bete zuten 600 lagunak. Xabi Solano eta bere taldekideetako batzuk Japoniatik iritsi berriak ziren, baina onena eman zuten. 

Eta musika eta dantzaren ostean, hainbat opari zozketatu genituen: disko sortak, Athleticeko elastikoa, Amets Txurruka txirrindulariak sinatutako bisera… Eskerrik asko bertara joan zineten guztiei!Guretzat ezin pozgarriagoa da horren data berezia zuekin guztiekin ospatu izana. Hori bai, ezin ahaztu kanpoan geratu zinetenekin. Leku faltagatik edo adin kontuengatik zulozale asko ezin sarturik geratu izana bene-benetan sentitzen dugu.