“HAMAR T´ERDIETAN”

“HAMAR T´ERDIETAN” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-terdietan/@@download/image/86p72ruper.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
RUPER ORDORIKA
86.zenbakia
Zuzeneko diskoak arriskatuak dira. Batetik, arriskua dago zuzeneko hori agur gisa hartua izan dadin, deus gutxi berri esateko duen artistaren testamentua-edo balitz bezala. Bestetik, zuzenekoak arriskatuak dira kontzertuaren tonua eta kantuen aukeraketa ondo zaindu behar direlako. Goazen puntuz puntu: bere lehen zuzenekoa atera zuenetik zortzi urte igarota, Ruperrek esateko gauza asko dituela erakusten du, eta hori, gainera, tonuan erakusten du bereziki, bere taldeari, Mugalariei, beren nortasuna erakusten utzi baitie inoiz baino gehiago. 2006ko urriaren 26 eta 27an grabatutako hamalau kantu hauek interpretazioak egiten ditu berezi eta errepikaezin. Hor dago gakoa.