Hamaika musika taldek babesa eman diote Amnistiaren Aldeko Mugimenduari

Ehundik gora taldek eta musikarik manifestua sinatu dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduari babesa emanez. Sinatzaileen artean dira Ken Zazpi, Fermin Muguruza, Evaristo, Gose, Kuraia, Joseba Tapia, Etxe eta Deabruak Teilatuetan. Musikariek euren elkartasuna adierazi diete egunotan Madrilen epaituak izaten ari diren Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 27 kideei.
MUSIKARIEN MANIFESTUA
Euskal musikariok betidanik bizi eta ezagutu izan dugu gure herriak pairatzen duen gatazka larria. Tortura, indar polizial ezberdinen errepresio latza, preso politikoei ezarritako kartzela politika neurrigabeak gure abestietako hitzen ardatz izan dira. Estatuak Euskal Herriari ezarri dion salbuespen egoeraren salaketari doinua jarri diogu. Zenbat aldiz jo izan dugu adierazpen askatasunaren alde? elkartzeko eta manifestatzeko eskubidearen alde? Errepresaliatuen duintasuna gure interpretazioetan indarra eta amorrua pizten dizkigun suziria izan da. Gure senideak, gure lagunak eta auzokideak direlako, eta askotan
guk geuk ere, gure larruan, munstroaren atzaparkada latzak pairatu izan ditugulako.
Ezin gara isilik geratu amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako epaiketaren aurrean, bereziki bertan auziperatutako 27 euskaldunen epaiketaren aurrean. Ez dugu onartzen errepresioaren salaketa egite hutsa kondenatzea, elkartasunaren antolakuntza auzitan jartzea edota estatuaren biolentzia sufritzen duten pertsonekiko maitasun eta laguntasun eskaintza hauek epaitzea. Ez zaigu buruan sartzen Amnistiaren aldeko mugimenduak eskaintzen digun lan esparrua kriminalizatzea. Askatasun esparru hori guk geuk ere gure zainetan daramagulako.
Guzti honengatik gure hitzak errezitatuz, abestuz eta gure instrumentuak topera distortsionatuz, gure ahotsa entzunarazi nahi diegu, hurrengoa esateko:
-Euskal errepresaliatu politikoekiko laguntza eta elkartasuna behar-beharrezkoak dira.
-Euskaldunok libreki adierazteagatik sufritzen dugun sorgin-ehiza eta jazarpen honen kontrako jarrera tinkoa azaltzen dugu, bozgorailutik garrasika eta burua tente dugularik.
-Estatuak ezarri digun salbuespen egoera honi aurre egingo diogu; horma topea jarriko diegu errepresioaren akorde monotonoak inposatuz, gure ahots disidentea isildu nahi dutenei.
-Zinez esaten dugu espainiar sistema judizialak ez duela zilegitasunik gure ideia, pentsaera eta hitzak epaitzeko; are gutxiago kondenatzeko.
-Gaur beraiek isilarazten saiatuko dira, bihar gu izan gaitezke eta etzidamu zu zeu . eta orduan ez da egongo inor ahotsa altxatuko duenik. Orduan, errepresioaren isiltasun beldurgarria edonon inposatuko da. Baina ez diegu utziko, ez dizkiegu gauzak erraz jarriko eta oihukatuko diegu: Euskal Herriak ASKATASUNA behar du.