Hamaika mundu tailerrean

Peter Bellerby bezalako bakan batzuk besterik ez dira geratzen; munduko bolak egite ditu, eskuz. Aitari 80 urte bete zituenean halako bat oparitzea otu zitzaion, baina Londres osoan eta Sarean ere ez zuen aurkitu eskuz egindakorik, hortaz, berak ekitea erabaki zuen. 2011n 100 pieza saldu zituen, 2012an bikoitza eta aurten 400 ale banatzea aurreikusten du.