Hamahiru bertsolarik lortu dute Nafarroako Txapelketarako txartela

Hamahiru bertsolarik lortu dute Nafarroako Txapelketarako txartela 18 bertsolarik hartu dute parte joan den asteburuan jokatutako hiru aurrekanporaketetan eta horietatik 13 sailkatu dira. Dagoeneko sailkatuta dauden beste hamaika bertsolari izango dituzte lehiakide urrian hasiko den txapelketan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamahiru-bertsolarik-lortu-dute-nafarroako-txapelketarako-txartela/@@download/image/nafarroa-bertso.jpg
2021/06/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

18 bertsolarik hartu dute parte joan den asteburuan jokatutako hiru aurrekanporaketetan eta horietatik 13 sailkatu dira. Dagoeneko sailkatuta dauden beste hamaika bertsolari izango dituzte lehiakide urrian hasiko den txapelketan.
Hamahiru bertsolarik lortu dute Nafarroako Txapelketarako txartela

Urriaren 2an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta azaroaren 27an izango da finala. Aurretik, ordea, aurrekanporaketa fasea jokatu dute, txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda osatzeko. Horretarako, hiru saio egin dituzte asteburuan: ostiralean Igantzin, larunbatean Garesen, eta igandean Iruritan. 18 bertsolarik parte hartu dute guztira -2019ko txapelketan parte hartu gabekoak eta azken txapelketa horretako azken lau sailkatuak-, eta horietatik 13k eskuratu dute txapelketan bertsotan aritzeko eskubidea. Haiekin batera, beste 11 bertsolari ere arituko dira udazkeneko txapelketan, 2019koan parte hartu izanagatik sailkatuta daudenak. 

Hauek dira txapelketarako txartela lortu duten bertsolariak: Endika Legarra, Aitor Irastorza, Idoia Granizo, Urko Gartzia, Sahats Aleman, Patxi Castillo, Erika Lagoma, Mikel Lasarte, Xabier Silveira, Ekhiñe Zapiain, Ekain Alegre, Egoitz Gorosterrazu eta Oier Lakuntza.