Hamabi urte hizketan

Ez da inongo lehiaketatan lortutako marka. Izan ere, ez dugu uste inor hamabi urteko elkarrizketa- edo bakarrizketa- egiteko gai denik (beharbada bai, auskalo!). Ikerketaren arabera, gizaki batek hamabi bat urte egiten ditu solasean, bizitza osoan. Batez bestekoa da hori, noski. Jende ixil asko dago, eta beraz, batzuek hamabi ez, hemezortzi edo hogei urte egingo dituzte hitz eta pitz. Hitzontzi halakoak!