Hala Bediko Mikel Saenz de Buruaga absolbitu dute

Hala Bediko Mikel Saenz de Buruaga absolbitu dute Epailearen arabera ez da frogatu kazetariak ertzainen aurka egin nahi izan zuenik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hala-bediko-mikel-saenz-de-buruaga-absolbitu-dute/@@download/image/6651862210halabedi.jpg
2019/04/24
albiste-laburra
Epailearen arabera ez da frogatu kazetariak ertzainen aurka egin nahi izan zuenik.
Hala Bediko Mikel Saenz de Buruaga absolbitu dute

Cristina Ruiz Oteiza epaileak bertan behera utzi du Hala Bedi irratiko Mikel Saenz de Buruaga kazetariari Mozal Legea erabiliz jarri zioten isuna. Errekaleor auzo autogestionatuan Ertzaintzaren operazio baten berri ematen ari zela, mugikorra apurtu eta 600 euroko isuna jarri zioten kazetariari 2017ko maiatzean. Irrati libreko kideek epaitegietara jo zuten kazetaritzaren defentsa eginez, eta azkenean, auzia irabazi dute.

Hala Bedik azaldu duenez, epaileak ondorengoa ebatzi du: “Ez da gure lana erabakitzea ez kazetari ona polizien atzean jartzen dena den, albistea lehen eskutik jasoz baina gertaeraren aurrean jarrera moral bat hartu gabe, edo poliziaren aurrean jartzen dena den kazetari ona, Mikel Jauna bezala, masaren parte izateagatik postura bat hartuz. Guk aztertu behar duguna da ea Mikel Saenz de Buruaga jaunak berariaz hautsi nahi izan zuen poliziaren agindua”. Hala Bediko iturriek behin-behinean ontzat jo dute epaia.