Hala Bedi Rock ekainaren 4an

Hala Bedi Rock ekainaren 4an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hala-bedi-rock-ekainaren-4an/@@download/image/20115301128halabedi.jpg
2012/12/13
berria
Hala Bedi Rock ekainaren 4an
Halabedi irratiak datorren astean emango du bukatutzat bazkideak, Halabelarriak, lortzeko kanpainari. Arabako taldeez osaturiko kartel batekin egingo dute itxiera festa.  

Zailduenetariko bat da Gasteizko irratia, 1983an sortua, eta baita aktiboenetariko bat ere. Arabako gazte mugimenduaren bozgorailu nagusienetariko bat izatea ere lortu dute. Guzti honegatik Euskal Herriko irrati libreen artean erreferentzia bat da Halabedi.

Autogestioaren aldeko apustua egin dute beti, komunikabidearen egiturak horizontala eta parte hartzeari irekia behar duela defendatu dute, eta finantziazioak ere eredu horri jarraitzen dio. Bazkideen ekarpenak ditu diru iturri nagusi eta urtero kanpaina egin ohi dute hauek biltzeko. Halabelarri bila ibili dira, bada, azken asteotan.

Kanpainari amaiera emateko 30 orduko zuzeneko emanaldia antolatu dute. Gero herri bazkaria, larunbatean eguerdian Gasteizen, eta azkenik arratsaldeko seiretatik aurrera Halabedi Rock jaialdia Gaztetxean. Sei talde iragartzen ditu kartelak, seirak arabarrak, eta sei ordutako kontzertua. Dr. Sax, Bicivoladores, Sakramento, Erizo, The Brontës, eta Rockaina dira taulatu gainera igoko direnak. Eta jende mordoa hurbilduko da taulatu azpira, libre denak libre jarrai dezan.