Haira Aizpuruak irabazi du Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa

Joan den larunbatean, ekainaren 26an, jokatu zen Zuberoa, Lapurdi eta Nafarro Behereko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Bertsolari Gazteen Xapelgoa, Senperen. Haira Aizpurua Ibargarai saratarrak lortu zituen puntu gehien eta berak jantzi zuen txapela. Aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioaz.
Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Oneka Arteaga Olasagasti, Aetz Etxart Sarasola, Haize Lekuona, Oihan Perez Harispe, Laida Etxeberri Pacheco. Gaiak Xan Alkhatek eman zituen eta epaimahaikideak Joakin Arregi Goenaga, Zuhaitz Olazabal Susperregi eta Iban Thicoïpe izan ziren.
Urte luzez Bertsularien Lagunak elkarteko kide eta Lapurdi 1609 elkartearen ordezkaria den Mixel Mendiburuk jantzi zion txapela Haira Aizpurua irabazleari.