Guztiok ditugun 11 eskubide sexual

Horregatik, 1997an Valentzian (Espainia) ospatutako XIII. Sexologiako Mundu Mailako Kongresuan pertsona guztiok ditugun 11 eskubide sexual zehaztu ziren. Bota begirada bat eta ikusi denak betetzen ari zaren ala ez. Eta gogoratu: Eskubide sexualak unibertsalak dira, oinarrizko giza eskubideak baitira.
1. Askatasun sexualerako eskubidea
Sexualitatea askatasun osoz adierazi ahal izateko eskubidea da. Alta, gogoratu behar da besteenganako abusu sexualak, esplotazioa eta hertsadura ez dela askatasunez sexualitatea adieraztea, besterik gabe biolentzia dela.
2. Gorputza sexurako autonomiaz, zuzentasunez eta seguritatez erabiltzeko eskubidea
Gure sexualitatearen inguruan gure erabaki propioak hartzeko eskubidea dugu beti ere modu etiko eta sozialean. Eskubidea dugu gure gorputzen erabateko kontrola edukitzekoa.
3. Pribatutasun sexualerako eskubidea
Pertsona guztiok dugu eskubidea gure sexualitatearen inguruan erabakiak hartzeko eta baita gure arlo intimoan nahi ditugun jokabideak burutzeko. Hau da, masturbatzeko eskubidea edo modu pribatuan beste edozein jarduera sexual bakarka burutzeko eskubidea. Berriz ere, noski, besteen eskubide sexualak zapaltzen ez diren bitartean. Besteen aurrean baimenik gabe masturbatzea jazarpen sexuala da.
4. Ekitate sexualerako eskubidea
Eskubide honek edozein diskriminazio moduri egiten dio erreferentzia. Edozein delarik ere bere orientazio sexuala, generoa, adina, arraza, klase soziala, erlijioa edo muga fisiko eta emozionala eskubide berdinak baititugu guztiok.
5. Plazer sexualaren eskubidea
Edozein jarduera sexualek pertsonen plazerera enfokatua egon behar luke. Horregatik blindatu nahi izan zen plazererako eskubidea, autoerotismoa eta masturbazioa barne. Ekintza sexualek ongizate fisiko, psikologiko eta emozionalak eskaintzen dituzte eta.
6. Adierazpen sexual emozionalerako eskubidea
Gure gorputzek eskaintzen diguten plazeretik harago, pertsona guztiek dute eskubidea euren sexualitatea adierazteko komunikazioaren bidez, izan maitasun adierazpenez, kontaktu bidez edo modu emozionalean.
7. Elkartze sexual askerako eskubidea
Munduko herrialde askotan ez bada legala ere eta ez badago erregularizatua ere, eskubide honek edozein motatakoa elkartze sexualetarako eskubidea aldarrikatzen du, izan ezkontzeko, banatzeko edo bestelako edozein harreman mota sortzeko, beti ere modu arduratsuan eta inplikatutako guztien baiezkoarekin.
8. Ugalketa erabakiak hartzeko eskubidea modu aske eta arduratsuan
Seme-alabak izan edo ez izan, zenbat, zeinekin eta hauen hezkuntza erabakitzeko eskubidea. Horretaz gain, metodo antisorgailu ezberdinak erabili ala ez erabakitzeko eskubidea ere barne hartzen du.
9. Ezagutza zientifikoan oinarritutako informazio eskuratzeko eskubidea
Informazio sexual zientifiko eta etikoa ezagutzeko eskubidea eta maila sozialean modu egokian zabaltzekoa. Halere, eskubide honek interpretazio asko eduki ditzake: zein da zabaltzeko “modu egokia” zehazki?
10. Hezkuntza sexuala izateko eskubidea
Eskubide hau jaiotzen garen momentu beretik jartzen da habian eta bizitza osoan zehar iraun behar luke, hezkuntza sexuala ez baita gure ugalketa aparatuen ezagutzara mugatzen. Gure sexualitatearen eta gorputz, zein garunaren ezagutza ere hezkuntza sexualaren zati da.
11. Osasun sexuala zaintzeko zerbitzuak edukitzeko eskubidea
Ez bakarrik transmisio sexual bidez sortzen diren gaixotasun fisikoak tratatzeko bakarrik, baita beste edozein nahaste sexual tratatzeko ere.