Netflix iragarkiekin ikustearen truke gutxiago ordaintzeko prest egongo zinateke?

Netflix iragarkiekin ikustearen truke gutxiago ordaintzeko prest egongo zinateke? Netflix-ek, streaming plataforma ezagunak, 200.000 harpidedun galdu ditu lehenengoz eta datozen hilabeteetan milioi batera borobilduko omen da kopurua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gutxiago-ordaintzeko-prest-egongi-zinateke-netlflix-iragarkiekin-ikusiz-gero/@@download/image/netflix-marketing-y-publicidad-metrica-1.jpg
2022/04/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Netflix-ek, streaming plataforma ezagunak, 200.000 harpidedun galdu ditu lehenengoz eta datozen hilabeteetan milioi batera borobilduko omen da kopurua.
Netflix iragarkiekin ikustearen truke gutxiago ordaintzeko prest egongo zinateke?

Pandemiaren garairik latzenetan streaming plataformen harpidedunak hazi egin ziren. Orain, neurriak arindu diren honetan, merkatua doitzen ari da, lehiakortasuna geroz eta gogorragoa den bitartean. 

Berriki jakin berri da Disney+ plataformak harpidetza merkeagoak eskainiko dizkiela ikusleei iragarkiak irenstearen truke. Honen ostean, Netflix-ek argi esan zuen berak ez duela bide hori hartuko. Harpidedunen gutxitzearekin batera badirudi erakunde amerikarrak iritziz aldatu duela eta adierazi du urtebete edo biren buruan iragarkiak txertatuko dituela bere tarifa planetan. Alta, jada %100 doakoak diren plataformak existitzen dira, adibidez Pluto TV. Zuzeneko telebista eskaintzeaz gain, eskariaren araberako edukia ere eskaintzen du iragarkiak ikustearen truke. 

Ikusleak iragarkiak ikusteko prest al daude baina? Ikerketa baten arabera, Internet erabiltzaileen %61 edukiak doan ikustearen aldekoak dira, horrek iragarkiak irenstea suposatuko badu ere. Alabaina, ordainpeko bideo plataformen balore gehigarria etenik gabeko edukien eskaintza da (edo zen). Baina ezin da ahaztu zenbait iragarkiren edukia interesgarria izan litekeela ikusle-kontsumitzailearentzat. Honela beraz, ez bada oso inbaditzailea, eta kontsumitzailearen
profilera egokitzen dena bada, ikusle asko prest egongo lirateke hauek onartzeko. Eta zu, prest egongo al zinateke?