Gutizia

Azken hilabeteetan ilara ikaragarriak sortzen dira goizero Dominique Ansel chef frantsesak New Yorkeko Soho auzoan duen pastel dendaren kanpoko aldean. Izan ere, moda-modako jaki bilakatu diren cronutak, croissantaren eta donutaren arteko opilak, egiten ditu lehen orduan, 200 unitate. 5 dolarren truke saltzen baditu ere, haien inguruan sortu den zalapartak gozoen merkatu beltza eragin du: 11 eta 30 dolar artean birsaltzen dituzte!