'Gurean' dokumentala ikusgai!

'Gurean' dokumentala ikusgai! Internetera igo dute Euskal Herriko festetako animalien erabilera salatzen duen lana. Oraindik ez duzu ikusi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gurean-dokumentala-ikusgai/@@download/image/foto9-b.jpg
2018/07/02
berria
Internetera igo dute Euskal Herriko festetako animalien erabilera salatzen duen lana. Oraindik ez duzu ikusi?
'Gurean' dokumentala ikusgai!

Askekintzaren Gurean dokumentala, Euskal Herriko festetako animalien erabilera salatzen duen lana, sareetan dago dagoeneko. Doan ikus daiteke dokumentalaren webgunean.

Euskal hiriburuetan eta herri ugaritan zehar Askekintzak egindako emanaldien bira bukatu ondoren, Berria-ren webgunean ikusgai jarri zuten. Orain, irekian dago dokumentalaren atarian. Gurean dokumentalak, 30 herri eta animalien erabilera mota ugariren bitartez garraiatzen du ikuslea, gure tradizioen onargarritasuna ezbaian jarriz. Dokumentalak erakusten dituen jardueren artean: sokamuturra, ehiza txapelketak, idi-demak, desfileak edo zezenketak ditugu, besteak beste. Lau urtetan zehar ezkutuan grabatutako irudiez osatzen den lana da.

Helburua argia da; euskal jendartean talde gogoeta eta eztabaida sustatzea, aldaketak bultzatzeko asmoz. Honetarako, dokumentalaz aparte, lan asko egin dute, hainbat herrietan animalien erabilerari alternatibak proposatzen eta ideia horiek aurrera eramaten. Ez galdu!