Gure Izaera

Euskal Herriko punk eta oi! musikaren haize freskoa kostaldetik datorkigu, Debatik hain zuzen. Bertakoak dira Strikers, eta lehen lana argitaratu berri dute: Gure Izaera. Punk-oi! landua aurkituko dugu disko honetan, instrumentalki oso ona eta ahotsak bikain lagundua. Remember edota Borroka da bide bakarra bezalako abestiek ileak tente jarriko dizkizute. Adi egon behar, ea etorkizunean zer eskaintzen diguten...