'Gure bide galduak' Donostiako Lugaritz Kultur Etxean ikusgai

'Gure bide galduak' Donostiako Lugaritz Kultur Etxean ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-bide-galduak-donostiako-lugaritz-kultur-etxean-ikusgai/@@download/image/20111042435dejabu_gure_bide_galduak.jpg
2012/12/13
berria
'Gure bide galduak' Donostiako Lugaritz Kultur Etxean ikusgai
'Gure bide galduak', Dejabu Panpin Laborategiak sotutako antzezlan berria, ikusgai egonen da urriaren 8an eta 9an, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Franco hil ondorengo urteetan Euskal Herriko egoera marrazten duen antzezlanak errealismo magikoaren arrastoak izango ditu.



Urko Redondo, Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranberri eta Ainarra Gurrutxaga dira 'Gure bide Galduak' antzezlanaren gidoi arduradunak, zuzendariak eta antzezleak.
Istorio guztia agertokian jarriko duten plataformaren gainean egingo dute, eta espazioarekin eta pertsonaiekin egingo duten jolasa ikusleekin konpartitu nahi dute. Izan ere, plataformatik kanpo aktoreak egongo dira, eta plataformara sartzean, pertsonaiaren bilakaera behatuko du ikusleak.
Antzezlanaren oinarria Euskal Herriko historia hurbila da. Franco hil ondorengo urteetan, Katalin baserri girotik hirira doa magisteritza ikastera eta testuinguru horretan bere gogoetak dira protagonista. Katalin ikastolen mugimenduarekin topatuko da, eta mundu berri bat ezagutuko du, lagunak, borroka, ideologia eta maitasuna.