Gurasoen etxean

51 milioi gazte bizi dira gurasoen etxean Europar Batasunean, zehazki 18 eta 34 urte artekoen %46 (%51,6 gizonezkoak eta %39,4 emakumezkoak). Danimarkan, Suedian eta Finlandian portzentajea askoz txikiagoa da (%20). Bikotearekin bizitzen jartzea izaten da alde egiteko arrazoi nagusia. Lanpostua lortzeak zenbait herrialdetan ez dakar emantzipazioa. Maltan, adibidez, gurasoekin bizi diren lau gaztetatik hiruk lana du. Halako prezioekin nola ba!