Guitar Hero World Tour (PS3, PS2, Xbox 360, Wii)

Guitar Hero World Tour (PS3, PS2, Xbox 360, Wii) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/guitar-hero-world-tour-ps3-ps2-xbox-360-wii/@@download/image/91p14guitarh.jpg
2008/12/04
kritika
Testua: Sergio Peña
91.zenbakia
Guitar Hero sagak bilakaera handia izan du eta, horri esker, azken bertsio honek berrikuntza ugari dakartza. Besteak beste, rock talde bat osatzeko aukera ematen du, horretarako instrumentu eta guzti: mikrofonoa, hari gabeko gitarra eta bateria. 85 abestiko errepertorioa ere badakar eta, nahi izanez gero, kanta propioak konposa ditzakegu. Hori gutxi balitz, 8 lagun batera jolastu daitezke internet bidez. Rock-zalea bazara, hauxe da zure jokoa.