Guggenheim museoa Helsinkin

Helsinkin, Guggenheim museoa eraiki ote daitekeen erabakitzeko azterketa egingo dute. Bilbon, New Yorken eta Venezian zabaldua du Guggenheim Fundazioak museo bana, eta Arabiar Emirerrietan, Abu Dabin zehazki, eraikintzarra egiten ari dira. Finlandiako hiriburua seduzitu du oraingoan Solomon R. Guggenheim Foundationek. "Baltiar eskualde osoa oso azkar aldatzen ari da, eta horren ildotik arte museo berria garrantzitsua litzateke", esan du Jussi Pajunen Helsinkiko alkateak. Bilboko museoak Euskal Herriko ekonomian izandako eragina oso gertutik jarraitu duela gaineratu du Jussi Pajunenek.