GUANGZHOU

Guangzhou hirian hondakinen errauste planta baten kontrako manifestazioa egin dute. Ez da oso ohikoa Txinan buruturiko protesten berri izatea kanpoan, eta hain zuzen, manifestariek Twitter-en jarritako bideo bati esker ezagutu ahal izan da albistea. Munduko mandatariek Kopehnageko klima aldaketari buruzko goi bileran erakutsitako jarrera txepelarekin alderatuta, are deigarriagoa da gertakaria, ingurumenarekiko kezka munduko bazter guztietara zabaltzen ari dela nabarmentzen baitu. Hemengo agintariek errauskate planten alde egindako apustua ere ez du oso toki onean uzten.