'Gu, Laboa' dokumentala ikusgai

Hamar urte dira Euskal Herriko ahots nagusienetako bat itzali zenetik, baina gaur egun bere unibertsoak bizirik dirau. Horixe da, Iban Gonzalezek zuzendutako lanaren xedea: Mikel Laboaren ondarea aztertzea.
Donostian egingo dute Gu, Laboa, dokumentalaren aurrestreinaldia, abenduaren 4ean, Victoria Eugenia antzokian. Laboaren gertuko senideak eta filma osatu duen talde tekniko zein artistikoa izango dira saio horretako gonbidatu nagusiak. Gainera, antzokiaren aurrealdean argi eta soinu ikuskizuna proiektatuko dute, 18:00etatik aurrera. Publiko orokorrago bati dagokionez, hurrengo egunean, abenduaren 5ean, edukiko dute filma ikusteko aukera izango da Durangoko Azokan egingo duten proiekzio berezian. Saioa Irudienea gunean egingo dute, Zugaza zinemetan, 19:00etatik aurrera.
Egun berean, halaber, EITBko euskarazko katean (ETB1) eskainiko dute filma.