“GRÖNHOLM” ****

“GRÖNHOLM” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/grnholm/@@download/image/84p64inoren.jpg
2008/04/04
kritika
Testua: B. Malone
Inoren ero ni
84.zenbakia
Lauzpabost aldiz entzun beharko duzu diskoa; edo bospasei aldiz; edo gehiagotan, behar bada. Orduan, disko honetako abestiak hainbeste aldiz belarriratu ondoren, baliteke zure zainetako odola bor-borka hastea, edo alderantziz, baliteke diskoa apalean utzi eta inoiz ez gehiago entzutea. Gauza diren bezala: Inoren ez da burmuin guztiek asimila dezaketen zerbait; Inorenek lana eskatzen du, kontzentrazioa, liseriketa. Nire ustez, goia jotzetik oso gertu dago taldea, jada jo ez badu behintzat. Disko honetako bost kantuak erakustaldi ederra dira, nola ezusteko zirrikituak sortu eta haien gainean nola ekilibrioak egin.