Grises taldeak jotzeari utziko dio

Hogei urteko ibilbidearen ostean, agur esateko garaia dela iragarri du taldeak.

Zestoarren agur bira, herrian bertan hasiko da azaroaren 5ean, Gure Bazterrak jaialdian. 

"Badakigu dena amaitzen dela eta Grisesen amaiera ere iritsi da". Hitz horiekin iragarri du Grises taldeak utziko duela, hogei urteko ibilbide paregabearen ostean. Sare sozialetan kaleratu dute mezua. 

Euren ibilbidea hasi zutenetik sei disko kaleratu dituzte eta ehunka kontzertu eskaini, guztiok dantzan jarriz. Zestoan emango diote hasiera agur birari, Gure Bazterrak jaialdian. Zaleekiko esker honez abiatuko dute agur bira hau, baina oraingoz ez dute kontzertu gehiagoren xehetasunik iragarri. Dena den, baieztatu dute "tristea izan arren, taldeak merezi duen amaiera handia" izango duela.