“Grisa”

“Grisa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/grisa/@@download/image/1p12-1.jpg
2000/10/04
kritika
Testua: B. Malone
Bide Ertzean
1.zenbakia
“Grisa”
Ubeda anaiei, inondik ere, ez zaie abesti onak egitea ahaztu; aitzitik, inoiz baino abilezia gehiago erakutsi dute oroimenean itsatsita geratzen den kantu sorta sortzeko. Ondo egituratutako 14 abestik osatzen dute diskoa, denak ere pop doinuen hildotik, baina bakoitza bere ñabardura eta izaeraz. “Ia dena” eta “Zuk esan” bezalako abesti malenkoniatsuetatik, esaterako, “Badakit” alaiera salto egiteko gauza dira tolosarrak. Izenburuak halaxe dioen arren, inork ez dezala disko “grisik” topatzea espero.