Grande Days: "Hurbiltasuna gustatzen zaigu"

Taldea: Grande Days
Taldekideak: Ander Vildósola (bateria), Jose Lluch (baxua), Ignacio Bilbao (gitarra eta ahotsa) eta Ion Grijalbo (gitarra eta ahotsa).
Estiloa: Indie.
Diskoaren izena: (oraindik ez dauka).
Diskoaren argitaratze data: (oraindik ez dauka).
Estudioa: Bonberenea.
Teknikaria: Karlos Osinaga.
Masterizazioa: Jonan Ordorika (Katarain estudioa).
Zuzenekoak maite dituzue, eta halaxe egin duzue grabaketa.
Bai, asteburu bat Bonberenean sartu, zuzenean jo, grabatu eta orain nahasketei eta masterizazio prozesuari ekiteko gogotsu gaude. Hurbiltasuna gustatzen zaigu, leku polit eta intimo batean aurkeztea gustatuko litzaiguke. Victoria Eugenia? Kar, kar, kar!
Zer grabatu daiteke bi egunetan?
Lau kanta dituen maketa edo disko labur bat. Nahiz eta asteburu bateko kontua izan, azken bi urteetan gertatu zaizkigun kontu garrantzitsuenen hausnarketa da.
Zer estilo dute kontu garrantzitsu horiek?
Sentimenduak azaleratzeko post rock, indie rock eta tankerako etiketetan biltzen direnak erabili ditugu. Zaila da definitzea. Alde grafikoari dagokionez, abesti guztiek puntu hotza dutela konturatu gara, eta Miren Asiain (Miaslö) ilustratzailea hortik abiatuko da.
Zuek bezalako ibilbide luzeko musikarientzat zaila da definitzea?
Gure lehenengo lana da elkarrekin, nahiz eta Anai Arrebak, Miztura, Rumano Power edo Oh Glaucon bezalako taldeetatik gatozen.