Graffitiak atsegin al dituzu? Ba Tolosan duzu hitzordua!

Graffitiak atsegin al dituzu? Ba Tolosan duzu hitzordua! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/graffitiak-atsegin-al-dituzu-ba-tolosan-duzu-hitzordua/@@download/image/20105313912Grafiti.jpg
2012/12/13
berria
GKo Galleryk Tolosa Beantatuz lelopeko graffiti edo mural lehiaketa antolatu du, ekainaren 18an eta 19an. Hogei horma zatitan ariko dira beste horrenbeste partaide edo talde.

Lehiaketan parte hartzeko teknika librea izango da, eta gaia sua izango da. 17 urtetik gorakoek izena eman ahal izango dute e-posta mezua bidalita garikoitz@gko-gallery.com helbidera.  Ostiral arratsaldean -ekainak 18- hasiko dira lanean eta larunbat arratsaldean -ekainak 19- bukatuko dute.
Graffiti ikusgarrienaren egileak 1.800 euro etxeratuko ditu;  bigarrenak 800 euroko diru saria poltsikoratuko du; hirugarrenak, 350 eurokoa eta laugarren eta bosgarren postuetan sailkatzen direnentzat ere izango da saririk.
Tolosako Udalak babestu du ekimena.