Graffitia eta artea sarean

Graffitia eta artea sarean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/graffitia-eta-artea-sarean/@@download/image/28p48-1.jpg
2003/03/07
erreportajea
Xabier Mtz de Arbulo
Internet azken urteetan mamitutako arte mugimandu independente eta ausarten lekuko da. Mugimendu horietako bat graffitien eztanda da. Etor zaitez gurekin bisitan.

Graffitiak kontrakulturaren adierazpideetako bat dira, eta sareak, logikoa denez, mugimendu horren oihartzuna zabaldu du. Interneten  graffitiei buruzko orrialde gutxi batzuk besterik ezin dira aurkitu, baina, orrialdeotan, graffitigileek beren lanak ikusgai ipintzen dituzte, kaleetako hormak balira bezala.   
Internet aukera ederra da gai honi buruz jakin mina dutenentzat edota artearekin ondo pasatu nahi dutenentzat. 

Graffitiez ari garenez, adierazpide honi buruzko zenbait guneren berri emango dizuegu. Jakin mina baduzue, ezinbestekoa da www.graffiti.org gunera jotzea, graffitiei buruzko gune nagusietakoa da eta. Bertan gaiarekin lotutako informazio zabala aurki daiteke: nazioarteko itzal handiko artisten zerrendetatik hasita, hainbat eta hainbat graffitigileren lanen bildumara arte. Eta berriro esan beharra dago: aukera ederra eskaintzen du internetek. Izan ere, horrelako guneei esker, zaleek, etxetik bertatik, hainbat hiritako hormak bisitatu ahal dituzte: Sao Paolo, Quebec, Chicago, Boston,  Tokio… Orrialdeotan, graffitiak ezezik, bestelako gauza interesgarriak ere topa daitezke: kontzertuak, zinema independente jaialdiak, pintura, eskultura eta abar. Eskaintza zabala, benetan. 

Sao Paoloko artista talde baten gunea bisitatzeak ere merezi du. Hona hemen helbidea: www.lost.art.br. Web gune honetan, oso gomendagarria da graffitiei eskainitako atala. 

Beste hainbeste esan daiteke www.ekosystem.org orrialdeaz. Bertan, hirietako artea ikusteaz gain, arte digitalari eskainitako leku ezagunen link-ak aurki daitezke. Eta beste orrialde bat: www.armvr.net. Hau ere graffitiei buruzkoa da, baina beste gai interesgarri batzuen berri ere ematen du. Dena dela, ezin aipatu gabe utzi guregandik gertuago dagoen web gune bat: www.h49.org