Graffiti onenak

Graffiti onenak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2006/10/06
erreportajea
Koloreak, formak, marrazkiak eta hizkiak. Koktel dibertigarria. Irailaren 16an, Euskal Herriko III. Graffiti lehiaketa egin zuten Gipuzkoako Tolosa herrian, eta han elkartu ziren finalera iritsitako hamar artista taldeak.

Urtean zehar kanporaketak egin ostean, irailaren 16an izan zen lehiaketako finala. Tolosa guztia museo bat balitz bezala, herriko txokoak apaindu zituzten lehiakideek. Graffitigintza ezagutzen ez zutenek ere, sorpresa hartu zuten artelanak ikusita. Aitona batek, honakoa esan zion lehiakideetako bati: "Nik uste nuen, gauzak hondatu besterik ez zenutela egiten" Gehiegitxo esatea, ezta?

Lau sari banatu zituzten lehiaketaren barruan. Teknika erabilpen egokienaren saria Gasteizko Ander Garrosak eta Javiere Romerok eraman zuten, "Jarri Hegoak zure irudimenari" lanari esker.

Koloreen atalean, Garikoitz Arregi berriztarra saritu zuten, "Musika begiratu, entzun Graffitia" lanari esker.

Graffiti original eta freskoenaren saria Yosu Izarra eta Sebasek egindako "Izenik gabea" lanari eman zioten: Tolosako zezen-plazan egin zuten graffitiak, begirada ugari bereganatu zituen.

"Kalitatea"
saria, aldiz, Graffmaniatiks talde bizkaitarrak etxeratu zuen, Asier Lopezek eta Maider Celadak egindako "Natura" lanari esker. Zorionak denei!