Graffiti eta mural lehiaketa, ekainaren 18tik 19ra Tolosan

Graffiti eta mural lehiaketa, ekainaren 18tik 19ra Tolosan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/graffiti-eta-mural-lehiaketa-ekainaren-18tik-19ra-tolosan/@@download/image/2010622524Beantatuz.jpg
2012/12/13
berria
Graffiti eta mural lehiaketa, ekainaren 18tik 19ra Tolosan
Tolosa Beantatuz izeneko hau herrian egiten duten Lehenengo Graffiti eta Mural lehiaketa da. 17 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake antolatzaileei aldez aurretik jakinaraziz gero. Hori bai, partehartzaile kopurua mugatua da: 20 horma 20 talderentzat.

Ekainaren 18ko 16:00tan abiatuko da lehiaketa, eta ekainaren 19ko 18:00etan amaitu. Gaia: sua, eta teknika librea. 20 parte hartzaileek (banakakoak edo taldeak izan) horma bana izango dute apaintzeko.

Irabazleak 1.800 euro eramango ditu, 800 bigarrenak, eta 350 euro hirugarrenak. Laugarrenarentzat mtn pack bat dute antolatzaileek, eta Ezeiza produktuz beteriko otarre bat bosgarrenarentzat.

17 urte baino gehiago badituzu eta parte hartu nahi baduzu, bidali e-mail bat garikoitz@gko-gallery.com helbidera bertan zure edo zuen izen-abizenak, adina, telefono bat, helbide elektroniko bat eta aldez aurretik hormetan eginiko lanen bi argazki atxikita. Informazio gehiago nahi baduzu ere, helbide horretara igorri ditzakezu zure zalantzak, GKo Gallery baita antolatzailea.