Gothika *

Gothika * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gothika/@@download/image/37p44-6.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mathieu Kassovitz. Aktoreak: Halle Berry, Robert Downey Jr., Charles Dutton, Penelope Cruz. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 95 minutu.  
37.zenbakia
Gothika   *
La haine gordinaren egileak aspaldi abandonatu zuen zinema independentea. Les Rivieres pourpres ekoizpen arrakastatsua da horren lekuko argia. Hala, Hollywoodera jo zuen Mathieu Kassovitzek Gothika beldurrezko filma errodatzeko. Eroetxe batean ari da lanean Miranda psikiatra. Chloe gaixoaren adiskide egingo da hantxe. Hilketa bat leporatu diote Chloeri, baina neskatoak ez du gertatutakoaz ezer oroitzen. Handik gutxira, senarraren hilketaren errudun joko dute Miranda, eta eroetxean bertan sartuko dute. Mendeku bila dabilen espiritu lazgarri bati egin beharko dio aurre Mirandak bizia salbatzeko. Oso eskasa da.