'GOT'-en nor hilko den asmatu nahi?

'GOT'-en nor hilko den asmatu nahi? Algoritmo honekin 8. denboraldiko bajak ezagutuko dituzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/got-en-nor-hilko-den-asmatu-nahi/@@download/image/got-e1520455488718.jpg
2018/05/14
berria
Algoritmo honekin 8. denboraldiko bajak ezagutuko dituzu!
'GOT'-en nor hilko den asmatu nahi?

Gezurra badirudi ere, negua atzean utzi berri dugu, baina pixkanaka gerturatzen doa Game Of Thrones telesail famatuaren 8. denboraldia. Oraindik ez dute estreinaldirako datarik zehaztu, baina adituek diote urtebete falta dela gehienez. Itxaronaldia arintzeko, telesailaren azken denboraldian nor hilko den asmatzen lagunduko dizun algoritmoa aurkezten dizugu!

 

 

Estatistikei kasu egiten badiegu, gizonak emakumeak baino gehiago hiltzen dira, zaharrak gazteak baino gehiago, eta guztietan gehien hiltzen direnak Targaryen etxekoak dira. Gauzak horrela, Jon Snow protagonistak zail dauzka gauzak. Baina nola jakin zenbat aukera dauzkan bizirik irauteko? Taylor Larkinek asmatutako algoritmoa aplikatuta.

 

 

Larkinek GOTeko 2.000 pertsonaien inguruko informazio guztia bildu eta aztertu du algoritmoa sortzeko. Eta kontuz, hemendik aurrera SPOILER handiak botatzera goaz eta; irakurtzen jarraitzen baduzu, zure ardurapean izan dadila!

 

 

Gauzak ez daude batere ondo oraindik bizirik dauden protagonistentzat: guztietan hiltzeko aukera gehien dituena Daenerys Targaryen da (%87,77) eta zerrendak horrela jarraitzen du: Jamie Lannister (%72.91), Tyrion Lannister (%70,76), Bran Stark (%66,02), Cersei Lannister (%60,39), Jon Snow (%58,99), Euron Greyjoy (%54,95), Sansa Stark (%50,28) eta Arya Stark (%49). Nor aterako ote da bizirik?