Gose taldeak single berria aurkeztu du, Bonberenea Sutan ekitaldiak bultzatzeko

Gose taldeak single berria aurkeztu du, Bonberenea Sutan ekitaldiak bultzatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gose-taldeak-single-berria-aurkeztu-du-bonberenea-sutan-ekitaldiak-bultzatzeko/@@download/image/20115309751gose.jpg
2012/12/13
berria
Gose taldeak single berria aurkeztu du, Bonberenea Sutan ekitaldiak bultzatzeko
Abestiak sua kontzeptua du ardatz eta Bonberenea bizirik mantentzeko nahitik jaio da. Sormenaren suhiltzaileen aurrean, izan piromano!

Gosek, beste talde askok bezalaxe, bertan emandako kontzertu baten bidez izan zuen lehen kontaktua Bonberenearekin. Orduantxe ezagutu zuten eraikin honen inguruan sortutako autogestio mugimendua eta, zuzeneko bat baino gehiagoren ostean, euren diskoko kanta batzuk bertan grabatzea erabaki zuten.

Single berria omenaldi txiki bat da. Omenaldia eta bultzada ere bai, Bonbereneak egun bizi duen egoerari buelta eman nahi diona. Izan ere, eraikina eraistea aurreikusten duen udal proiektuaren aurrean, Bonberenea Sutan ekimenak ez du eraikina bera eta inguruan duen lana zapuzten ikusi nahi eta autogestioa bizirik mantendu nahi du.

Ba, hain justu Bonberenea Sutan ekimenaren ildotik loratzen ari diren ekitaldiak babesteko eta promozionatzeko sortu du Gosek abesti berria. Ines Osinagak, Osoronek eta Iñaki Bengoak osatutako hirukoak ere piromano izan nahi du sormenaren suhiltzaileen aurrean.

Entzun abestia hemen.

Eta irakurri Bonberenearen inguruan GAZTEZULOk argitaratutako erreportaje mamitsua hemen.