Gose, Ken Zazpi, Audience, Fito y Los Fitipaldis...

Gose, Ken Zazpi, Audience, Fito y Los Fitipaldis... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gose-ken-zazpi-audience-fito-y-los-fitipaldis/@@download/image/20104162356Fito_&_Fitipaldis.jpg
2012/12/13
berria
Gose, Ken Zazpi, Audience, Fito y Los Fitipaldis...
Irunen badago zerekin gozatu asteburuan. Larunbatean, Jaion jaialdian Lobo Electricok, On Benitok eta The Dirty Pink Ladiesek joko dute, besteak beste. Hori nahikoa ez eta Fito y Los Fitipaldisek joko du Ficobaren kanpoaldean, La Cabra Mecanicarekin batera. Elgetan, Anger eta Goseren kontzertua izango da, eta Potemkin atsegin baduzu, har ezazu Tolosarako bidea. Bizkaia aldean, Ken Zazpik Bermeoko Kafe Antzokian joko du, eta Audiencek, Ondarroakoan. Igandean, Arabako Koadrilen Arteko Bertso Txapelketaren bigarren finalerdia jokatuko dute, Araian. Asteburu honetan ere, aukeratzeko nahikoa lan!