Gorren dantzalekua

Gorren dantzalekua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorren-dantzalekua/@@download/image/gorren_dantzale_1391695328.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Aritz Mutiozabal
148.zenbakia
"Etsairik zitalena norbere burua da. Nik neuk berresten dut nire buruaren baimenik gabe". Mutiozabalek norberaren barne borrokak, buruaren eta bihotzaren artekoak, sortzen dituen sentipenak agertu ditu poema liburuan. Borroka horren ondorioz, bakarrik eta lekuz kanpo sentitzea zer den deskribatu du, gorrak dantzalekuan bezalaxe. Poema sakon eta existentzialistak topatuko ditu irakurleak, baita ironia eta umore beltza ere. "Zerbait izan nahi dut, baina ez dakit izan naizenak konbentzitzen nauen. Haize izateko jaio nintzen, eta ez aire egokitu".